Hondarribiari buruzko deskribapena

 

Picture
    Hondarribia, Frantziako mugan aurkitzen den hiri txiki arrantzalea, Irun eta Hendaiarekin Bidasoa eskualdea osatzen du.
    Alde zaharra, egurrezko etxez eraikia dago, eta etxe guztietako balkoietan mota askotako loreak ikus ditzakegu. Kaleak, harrizkoak dira alde zahar guztian. Bi plaza garrantzitsu daude: Arma plaza eta Gipuzkoa plaza. Lehenengoan, antzinako festa ospatzen da, eta plaza bertan, Paradorea deitutako hotela dago. Hau harrizko eraikin zaharra da, baina oso ondo zaindua dagoenez, berria dirudi. Gipuzkoa plazari ere, kateen plaza deitzen zaio. Hauxe, Hondarribiko plazarik politena da, eta inguruko etxeak kolore desberdinetako balkoiak dituzte. Gune historikotik pixka bat aldentzen bagara, harresia ikus dezakegu. Honek beste garaietan hiria babesteko eraiki zuten. 
    Hondarribitarrak izendatzeko ezizen bat aurkitzen dugu: Bikingoak. Bikingoak hiria konkistatu zutelako.
    Bere festak, oso ezagunak dira ondoko herri eta hirien artean. Jaiek irailaren 5-tik, 11-ra irauten dute. Egun garrantzitsuena, 8-a da, eta egun honetan, Guadalupe amabirjinari ohorea egiten zaio, alardea eginez. Alardea, 20 konpainiaz osatua dago  eta osatzen dutenak, gizonezkoak dira txirubitua, danborra eta erredoblea jotzen edo bakoitzaren konpainiaren atzean eskopetarekin. Konpainia bakoitzak, emakume bat dauka, eta honi, kantinera deitzen zaio. Konpainia bakoitzak janzkera desberdina darama.
    Hondarribia, oso herri turistikoa da madrildarren artean. Hauetako asko udara pasatzen dute, beren hirian ez duten guztia hemen aurkitzen baitute: hondartza, gaueko giro ezin hobea, itsasertzeko ibilaldiak, eta udaran zehar tenperatura ezin hobeak.
    Horregatik, gure alderdiko hirik politena dela esan daiteke.

Hondarribiako alardeko konpainia

Picture