Gran Hermano (Aurka)

Picture
Nik, Gran Hermano, telebistako programa famatuari buruz hitz egingo dut. Badakit, jendeari izugarri gustatzen zaiola programa hau ikustea, eta han dauden pertsonen artean gertatutakotaz jakitea, baina nire ustez bakoitzak bere bizitza du, eta ez da inor besteen bizitzan sartu behar.
Nire ustez, programa hori, zabor hutsa da, eta ez du ezertarako balio.GH-n dagoen jendeak, ospea eta dirua nahi du bakarrik, eta hori lortzeaz gain, txorradak egiten dituzte egun guztian zehar: batekin musukatu, bestearekin beste gauza batzuk egin, borrokan ibili batekin, irainka bestearekin...
Horrelako programekin, ez da ezer ikasten, eta gainera, ez dute ezer esaten. Zaunkaka daudela ematen du, bukaezina den monologo bat bezalakoak dira, hitz asko baina kasu honetan inora eramaten ez gaituzten hitz mordoa.
Horregatik, ez dakit nola hainbestepertsonek ikus dezakeen horrelako programa hauek, ez baitute ezer esaten. Ez dut ulertzen, saiatzen naiz, baina ezin dut. Saiatzen naiz, telebista aurrean jartzen, Tele 5 jarriz eta programa minutu pare batez ikusten, baina ezinezkoa da.