Haiti

Picture
Haur hau ikusterakoan, Haitiko herrialdeak pasatzen ari den eguntetan pentsatzen hasten naiz. Zenbat hildako, zenbat familia hautsiak eta gainera baliabiade gutxi dituen herrialde batean.
Alde batetik, pena izugarria sentitzen dut, haurrak seguraski familia bat izango zuelako, eta orain izan daiteke beraiek galdu izana. Lurrikararen ondorioz, zauriak ditu, seguraski etxeren baten azpian gelditu zelako.
 Bestetik, haurraren begiradak asko esaten du. Tristezia, negar egiteko gogoa, zer pasatzen den galdetzeko gogoa, baina begietan ikus daiteke itxaropena bere familiarekin berriro egoteko. Nire ustez, momentu honetan haurrak, dena amets gaizto bat izan dela pentsatu nahi du eta esnatzerakoan bere logelan, bere ohean aurkituko dela, eta bere amak esnatuko duela esanez "amets gaizto bat izan da, etorri nirekin bihotza".
Hau ikusita, berriak entzunda eta egunkarietako argazkiak eta erreportaiak irakurriz, gauza batez konturatzen naiz, nahi dugun guztia dugun herrialde batean bizi gara eta haiei horrelako gauza bat gertatuta, mundua behera etortzen zaie, duten gutxiezkoa kendu egin dielako lurrikarak.