BUREZUR GUNEAREN MISTERIOA

    Bazen behin, Amazoniako oihanean, gune arriskutsu bat. Gune hari, Burezurren gunea deitzen zioten, hara joaten zen mundu guztia ez zelako inoiz ere bueltatzen.

    Egun batean, Londreseko ikertzaile famatu batek, guneari buruz entzun eta bitan pentsatu gabe harantz abiatu zen misterioa askatzeko. Bera bakarrik ezin zuela egin konturatu, eta berarekin ikertzaile, argazkilari eta Indonesiako misterioetan aditua zen gizon zahar bati laguntza eskatzea pentsatu zuen. Urriaren 3an abiatu ziren, eta bidaian luze egon ondoren, lehenengo kotxez, ondoren hegazkinez . . . makineria guztiarekin, Amazoniako Tapama herrixkan lur hartu zuten.

    Lehenengo egunetan, lurraldea ezagutzen aritu ziren, Tapamako eta ondoko herrixketako jendeari mito desberdinak kontatzeko eskatuz. Handik aurrera, 3 hilabete, 2 aste eta 23 ordu zituzten misterioa burutzeko.

    Aste bat igaro ondoren, gune ospetsua nolakoa zen ikustera joatea pentsatu, eta ordu pare bat kotxe ziztrin batean egon ondoren, iritsi ziren. Dena normala zirudien, ez zen burezurren arrastorik ikusten, alderantziz, beraien bizitzan ikusitako lekurik politena eta izugarriena iruditu zitzaien. Motxilak hartu ondoren, gunean murgiltzen hasi ziren, linterna bat eskuan zutela, eta lehenengo eguna zenez, bakarrik 1km-eko erradioa ikertzea pentsatu zuten. Murgiltzen joaten ziren heinean, burezurrak ikusten hasi ziren landare misteriotsuen sustraien ondoan. Egun osoan zehar landare zati, lurreko sustantzia desberdin, eta animaliek utzitako oinatzak eta hezurrak hartu zituzten, Tapamara bueltatzerakoan, ikertzeko.

    Hurrengo egunean, hartutakoa ikertzen hasi, eta hostoak mikroskopioan begiratzerakoan gauza arraroa ikusi zuten, zimelduta ziruditen, baina mikroskopioan zelula guztiak bizi-bizirik zeuden. Ondoren, animalien hezurrak ikertzerakoan, bera gertatu zen, mikroskopioan, zainak nondik joaten ziren ikusten zen. Dena oso arraroa zirudien.

    Ondorengo egunetan, ikertzen jarraitu zuten, baina emaitzarik aurkitu gabe. Nola arraio egon zitekeen hildako substantzia bat, mikroskopioan bizirik? Egunak pentsatzen igaro ondoren, gunera bueltatzea bururatu zitzaien, eta han, animalia txikiak hartzea eta aurkitzen zuten guztiari argazkiak ateratzea pentsatu zuten.

   Hilabete eta erdi pasa, eta oraindik ez zuten ezer aurkitu, ez baitzekiten gertatzen zen guztiaren zergatia. Ia etsita zeudela, kanpamenduan lotan zeuden bitartean, ikertzaileari zerbait bururatu zitzaion: gunean zegoen guztia, hilda zirudien, naturako zikloa zelako, baina gune horretan zuzenki, hezetasunarengatik eta hotzarengatik, hildako guztia “bizirik” mantentzen zen. Orduan, korrika batean ohetik altxatu eta bere laguntzaileei kontatzera joan zen. Denak, misterioari soluzioa aurkitu ziotela jakitean poz pozik jarri ziren . Hurrengo goizean, prentsari misterioa kontatzerakoan gertatzen zena esan zuten:

    “Gune horretan, hezetasun oso handia dagoenez, ikertzera joandako jendea, bizirauteko, hango animalia exotikoak jaten zituzten , eta ondorioz, aurkitzen dira tximino espezie baten burezur horiek. Orduan, desagertutako jendea ez dago hilik, oihanaren lekuren batean dago, baina oso zabala denez, ez dira inoiz agertu (izan daiteke, beste itxura bat izatea, denbora pasa delako). Ondorio honetara iristeko, zeuden landareei erreparatu diegu, hauek hilak daudela dirudite, baina ikertzerakoan bizirik daudela ematen du.”

   Misterioa askatuta zegoela, Londresera bueltatu eta ikerlari taldea,  misterioren bat zegoen bakoitzean, hara joaten zen askatzera.