Euskaraz hitz egiten al dut?

Picture
Zergatik egiten zaigu hain zaila euskaraz hitz egitea?
Galdera erraza da, baina erantzuna, konplikatuagoa. Oraingo gazteek ez dugu euskaraz hitz egiteko motibaziorik.
Batetik, gaztelania hizkuntza indartsua den gizarte batean bizi garelako. Gainera, eskoletan euskaraz hitz egitea inposatzen da, eta gazteei ez zaigu gustatzen inposatutako gauza bati kasu egitea.
Nire ustez, euskara hizkuntza zaharra denez, zaindu behar dugu, baina esatea erraza da. Nik pertsonalki, ez dut eskolako klaseetaz aparte hitz bat ere esaten, eta batzuetan, euskara gehiago hitz egin beharko nukeela pentsatzen dut, baina beste batzuetan, nahiago dut gaztelaniaz soilik hitz egin, erosoago sentitzen naizelako, akats gutxiago egiten baititut.
Bestetik, gaiari buruz pentsatzen aritzen naizenean, ondorio batera iristen naiz: nahi dugun hizkuntza hitzegingo bagenu, nire ustez euskara gehiago hitz egingo genuke, ez zitzaigulako ezer inposatuko, eta ez ginelako behartuak egongo.
Kalean, ikastolan, etxean, jende ezberdinarekin egoten gara, eta gehienakin, gaztelaniaz hitz egiteko ohitura hartu dugu gazte gehienok, eta esaten den bezala, ohitzea erraza da, baina alderatziz, oso zaila egiten da. Jende asko ezagutzen dugu handiak egiten garen ainean, eta gaztelaniaz ezagutzen ditugu haiek horregatik gero zaila egiten da, euskaraz hitz egitea.
Egia da, gu euskaldunak garela, Euskal Herrian bizi baikara, baina hizkuntza dela eta, ez dugu gure herrialdeko hizkuntza hitz egiten.