Alma

Picture
Kaletik noa, lasai-lasai, saltoka, nire bururako kantatzen ari naizela. Pozik nago, eguraldi ona egiten du eta gainera ez dabil inor kaletik. Igandea da eta jendea etxean dago gustura. Bat batean, papin denda harrigarri bat nire aurrean ikusten dut. Aho zabalik geratu naiz. Eskaparatean, nire antza daukan papin bat ikusten dut. Ezin dut sinetsi. Ezin du izan. Ni bezala jantzita dago, eskularruak daramatza ni bezala eta dauzkagun txanoak berdinak dira. Ni bezalakoa da, baina papin moduan.
Dendan sartzeko beharra sartu zait. Ni bezako papina ikutu behar dut. Dendan sartzen saiatu naiz, baina gogor dago. Atea itxita  dagoela, ematen du baina ireki dezakedala uste dut. Bigarren saiakeran, atea ireki egin da. Papinarengana  hurbiltzen naiz poliki- poliki, baina norbaitek, lekuz aldatzen du. Dena oso arrotza da. Azkenean, apal batean ikusten dut, eta hara luzatzen dut eskua. Zentimetro pare bat falta zait nire eskuan izateko, eta ikutzean...
Orain panpina naiz.
Eskaparatean, beste papin bat jarri dute. Berriz ere, neska.