Bertsolaritza txapelketa!

Picture
Pentsatzen jarri naiz, eta Euskal Herrian bizi eta ez naiz inoiz bertsolaritza txapelketa batera joan. Ez joatearen arrazoietako bat, aspertuko naizela pentsatzen dudalako, eta beste bat, telebistan minutu pare batez ikusiz nahikoa dela uste  bait dut.
Jendea ikustaldi hauetara joateak, asko esaten du. Biziki bizi dute euskalduna izatea eta horrekin Euskararekin lotuta dagoen zerbait bultzatzen dute. Jende hau, asko emozionatzen da bertsolariek bertsoak abestean eta indar gabe gelditu arte egoten dira txaloka.
Sentimenduak asko izan daitezke. Zure kultura zabaltzea, emozioak burura etortzea eta horregatik negar egitea. Urte askoz, eta urtero egiten den zerbait, osorik bizitzea, eta beste aldetik jakitea, beste lurraldeetako pertsonek gure kulturaren beste zeozer jakin dezaketela.
Bideoak zehazki esaten du zer den bertso txapelketa bat eta bertsolariek zer sentitzen duten hainbeste jende aurrean, bertsoak kantatzea, gaia minutu pare batzuk lehenago emanda.