Narrazioa

Picture
Antzinako Txinan, jendea inperio barrura, Txinako harresi barruan, sartzen zen lan egitera. Bakoitzak saldu behar zituen gauzak, edo bere lanerako beharrekoak eramaten zituzten. Egun normala da, eta denak lanean dabiltza.
Batzuk gurdiekin gora eta behera. Besteak, saltokia prestazen. Dena lasai-lasai dago, eta jende guztiak, 2010eko otsailaren 7a, beste egun bat bezalakoa dela pentsatzen dute, eguna okertu den arte. Zerua lainotu eta euria hasi du. Jendea, korrika eta presaka, gauzak jaso, eta gaztelu kanpoko leku estali batean sartzen dira.
Euria egiten jarraitzen du, baina ez da ez sirimiria ez euri lasaia, euri zaparrada da, eta bi ordu baina gehiago daramatza horrela.
Euriak jarraitu, eta jendea kezkatzen hasten da. Han saltzaile bezala lan egiten duten pertsonak, herrixketan bizi dira harresi kanpoan, eta beren familiakoek, kezkaturik egongo direla pentsatzen hasten dira.
Gaua iritsi, eta euri zaparrada handiak jarraitzen du.
Saltzaile, langile, enperadore, laguntzaile... hitz egiten hasten dira, zer gertatzen ote den galdetuz. Minutu batzuk pasa, eta zerutik datorren argi indartsu bat ikusten dute. Argiaren erdigunetik, gizon zahar, bizar zuri bat agertu da. Honek, esklabutzarekin bukatzeko egin duela euri zaparrada dio.
Txinan, harresi kanpoan, pobrezia handia dagoela, eta barruan, enperadoreak nahi duen guztia beraren eskuetan duela. Horregatik, argitik jaisterakoan, enperadorearekin hitz egiteko eskatu du. Enperadorea eta agure zaharra, areto nagusian bildu ondoren, enperadoreak, balkoian jarrita, eskubideak aldarrikatu ditu, esklabutzaren bukaera da eta soldata baten truke lan egingo du jendeak.
Herritarrak pozik, beraien herrixketara bueltatzerakoan, gertatutakoa kontatu, eta pentsatzen daude. Ez dute inoiz gehiago lan gogorrik egin behar izango. Orain, beraien lana kontuan hartuko dute.