Ekonomia XX. mendean Euskal Herrian

Picture
 XX. mendean, bokarta edo antxoak uzten zituen irabazi handienak, esportatu egiten baitzen. Merkataritza-arloan, trenaren zabalkundea gertatu arren, gehienbat itsasoz egiten jarraitu zen produktu desberdinen garraioa, eta XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, merkataritzako harremanak barneko industria-mugimenduaren zerbitzuan zeuden. Bestalde, Euskal Herriko banketxeak industrializazio-prozesuan erabat murgildurik zeuden. XX. mendearen hasieran, euskal ekonomiak bere unerik loratsuenetakoa bizi zuen. Burgesia industriala nagusitu zen Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban eta Nafarroan, industrigintza ahula zen oraindik eta nekazaritzak zuen nagusitasuna. Iparraldean, laborantza, artzaintza eta basoa dira sektore ekonomiko garrantzitsuenak eta kostaldeak, industria pixka bat eta turismoa ditu.

Ekonomia xx.mendean europan

Picture
Paragraph.

Ekonomia mundu mailan

Picture
Lehen Mundu gerraren ondoren, New York (AEB) mundu osoko finantza zentro bihurtu zen. Bere aldetik, Europako ekonomiak berriro ere bake egoerara egokitu behar izan zuen. Prozesua zaila zen baina 1923tik aurrera bizi maila igoera nabaria egin zen. Beraz, 20ko hamarkadan baikortasun eta sistema ekonomikoan konfiantzako garaia izan zen.

29KO KRAKA: Egoera errotik aldatuko zen 1929an. Urte hartako urriaren 24an New Yorkeko burtsak porrot egin zuen (ostiral beltza edo 29ko kraka
). Krisia ekonomia guztira zabaldu zen: banku askok itxi egin zuten eta empresa eta jabe txiki askok porrot egin zuten.

KRISIA ZABALTZEN DA: AEBek atzerriko maileguak ordain ziezazkietela exijitu zuten. Honek mundu mailako nazioarteko krisi ekonomikoa ekarri zuen zuen, Bigarren Mundu Gudaren hasiera arte iraungo zuena.

ZERGATIAK: Hogeita hamargarren hamarkadako Depresio Handia
eragin zuten arrazoietatik garrantzitsuenak hauek izan ziren: -Gehiegizko ekoizpena, erosketa ahalmen txikia zuen merkatuak zurgatu ezin zuena.- Kredituekiko gehiegizko menpekotasuna.- Burtsan zegoen espekulazio handia

ONDORIOAK: Krakaren ondorioak hurrengoak izan ziren: -
Langabezia orokorra eta biztanleriaren txirotzea. - Gobernuek ekonomian esku hartzea.-  Europan extremismo politikoaren indartzea (faxismoa eta komunismoa).

KRISIAREN GARRANTZIA: Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, bazirudien Europako herrialde askotan demokrazia finkatuta zegoela. Baina krisiak sortutako arazo ekonomikoen ondorioz, herrialde askotan biztanleria hasi zen pentsatzen sistema demokratikoak ez zuela arazoei irtenbidea emateko gaitasunik. Beraz...- Langile askok sobietarren eredua bere egin eta jarrera iraultzaileak hartu zituzten. Eta gizartearen beste zati bat –batez eredirudunak eta klase ertainak- gobernu indartsu ultranazionalista eta antikomunisten aldekoa zen